Udalerria: Andraka-Lemoiz
Urtea: 2012
Zabalera:140,00 m2
Programa: Andrakan bi logeladun etxebizitza beheko solairuan.
“L” forma du eta solairu bakarrekoa da, behekoa. Beraz, bi bolumen ezberdintzen dira; bata, galtzadarekiko paraleloa da eta eguneko gelak daude bertan. Bestea perpendikularra da galtzadarekiko eta gaueko gunea da. Eraikinak portxeak ditu, barrualdearen eta kanpoaldearen loturak. Malda bakarreko estalkiak babesten du eraikina, inguru atsegin baketsuan.















