Zein gara

gure ibilbidea

2.009 urtetik aurrera Zarautzen kokaturiko arkitektura estudioa gara. Borja Agirresarobe Lopetegi, Kerman Elizondo Arrieta eta Daniel Aramberri Rodriguez dira gaur egun zuzendari eta arduradun nagusiak.

Eraikuntza arloan urteetako esperientzia duen lan taldea osatzen dugu. Lan talde gazte eta dinamikoa gara. Eraikuntzaren gaur egungo aldaketek eta teknologiaren azken aurrerapenek behar berrietara moldatzea eskatzen digutelarik uneoro.

Gure bezeroen beharrei erantzunik egokiena ematea gure lanaren helburu. Bezeroaren nahiak eta beharrak ondoen irudikatu eta erantzunik egokiena ematea gure lanaren xedea.
Profesionaltasuna eta seriotasuna Xs arkitekturaren sinonimo dira.

Lan taldea handitzen doa gure sorreratik gaur arte. Proiektuak bere osotasunean kudeatzen ditugu eta horretarako lan taldea zabala eratua dugu; bereziki arkitektoez dago osatua taldea, baino lankide zuzenak ditugu aparejadore eta abokatuak gure egunerokotasunean.

Era guztietako proiektuak egiten ditugu, obra berriak, erreabilitazio lanak, txostenak, ITEak, …

 

 

 

 

 

 

 

Giza taldea

Lanaren benetako balioa

Zure Proiektua bere osotasunean kudeatzeko formakuntza guztia dugun talde gazte eta dinamikoa gara. Tratu hurbila eta konfidantza gure lehen ikur. Bezeroaren beharrei erantzun egokia emateko lankidetza sendoan dihardugun arkitekto, aparejadore, barne-diseinatzaile eta abokatuez eraturiko lan talde zabala gara.

Prozesu osoan bezeroa gidatzen eta aholkatzen dugu, proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta funtzionala beti kontuan ditugularik.

Curriculumak

Borja Agirresarobe

Borja Agirresarobe

Donostiako Arkitektura Goi eskola teknikoan lizentziatua 2007 urtean. Ikasle garaietan zenbait arkitektura estudiotan lan egin ondoren, 2008an hasten da bere bakarkako ibilbidea. Zarautzen kokatzen du bere lehen bulegotxoa, eta lanak handitzen doazen heinean, lan taldea osatuz doa. 2010tik aurrera, Elizondo arkitekturarekin lan harreman zuzenaren bidez garatzen dituzte lan asko, gaur egunean zuzenki mantentzen den harremana. Xs arkitekturaren irudi eta erreferentzia da, estudioaren gerentzia eta antolaketa lanen burua. Xs arkitekturaren lan komertziala beregan datza, bezeroekin hartueman zuzena duena. Estudioaren sorreratik, obra direkzioak koordinatzen ditu bereziki.

Kerman Elizondo

Kerman Elizondo

Donostiako Arkitektura Goi eskola teknikoan lizentziatua .2003an bere ibilbidea hasten du familikoa den eta Algortan ( Bizkaia )kokaturik dagoen Elizondo Arkitektura estudioan. Betiko metodoa eta lan modua hobetu nahian 2005eko urrian Aenor zigiluaren eragile nagusia, enpresaren kalitate ziurtagiria. 2007 ko irailetik aurrera, Ziortza-Bolibarreko Udal-Arkitektua da. 2010ean, eta aurretik egindako kolaborazio lan txikiak handitzen doazen heinean, Borjarekin bere lehen bulegoa irekitzen du Zarautzen. Lanak ugaritzen direla ikusita, XS arkitektura estudioa sortzen du Borjarekin batera Gipuzkoan diren beharrei erantzun zuzena eman nahian. Xs arkitekturaren irudi eta erreferenzia zuzena da, proiektuen bideragarritasun eta ikuskaritza teknikoaz arduratzen delarik. Zuzendaritza eta antolaketa lanak burutzen ditu.

Daniel Aramberri Rodriguez

Daniel Aramberri Rodriguez

2007an Donostiako Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen. Ikasketak bukatu baino lehen lanean ibili zen: Lantegi empresa eraikitzailean obraburu-laguntzaile lanak egin zituen; eta, Ingeniaria J.M. Roteta Arkitektura Taldean zuzendari-lanak eta egituren kalkulu-lanak. Lizentziatutakoan, Fiak Arquitectos-en bai eraikuntzako eta hirigintzako proiektista bai obraburu ibili zen. Lortutako eskarmentuari esker proiektuak sinatzen hasi zen Berrilan-en eta lan-taldea osatu zuen bere gidaritzapean. 2013an, Xs Arkitekturan lanean hasi zen, kolaboratzaile; eta, 2018an bazkidetu da. Egun, Dani da Xs Arkitektura estudioko obra-zuzendaritzaren arduraduna; eta, gainera, EIT (Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa) eta patología txostenak burutzen ditu.