Etxebizitzaren erreforma integrala

A8 etxebizitza barne diseinua

Etxebizitza honen barne-diseinu osoa egin dugu, espazioak birbanatuz eta eraldatuz, kanpotik datorren argitasuna aprobetxatzeko eta zabaltasun sentsazio are handiagoa lortzeko. Jatorriz bazuen altzari zaharren bat aukeratu eta eraberritzeko ardura ere hartu dugu geure gain.

20 etxebizitza berri

20 etxebizitza berri Areetan

Bi hormazainen arteko eraikina egikaritu dugu. 20 etxebizitza dira 1, 2 eta hiru logelatakoak.

Konporteko atariaren eraberritzea:

Eguneroko sarbidea espazio koherente eta zaindu bihurtu dugu eta espazioaren pertzepzioa berreraiki. Porzelanazko estaldurak atari osoa hartu du eta postontziak erabat integratuta geratu dira estaldura portzelanikozko horman.

Barne diseinu ederra eta aktuala

Aitza

Zarauzko etxebizitza honetan barne-diseinu osoa burutu dugu. Sarreran, ongi etorri gisa, goitik beherako egurrezko bertikalak jarri ditugu, egongelagatik bereizteko. Sukaldeak eta egongelak argiztapen paregabea dute; eta, egonaldi atseginak bermatzeko objektu guztiak kontzientziaz aukeratu ditugu eta lekurik aproposenean kokatu.

Irisgarritasun eta urbanizazio lanak Talaieta komunitatean

Oztopo arkitektonikoak kentzeari eta urbanizazioa berregiteari ekin diogu etxebizitzen lau atari hauen bilgunean. Sotoko garajeetan ura sartzen zen, eta irtenbideak bilatze aldera urbanizazioa berregiteaz gain, auzokideen irisgarritasuna bermatuko duen proiektua egikaritu dugu.

Hiru etxebizitza atxiki, Sopelako Atxabiribilen.

Sopelako itsasotik gertu dauden hiru etxebizitza berri hauek bukatu ditugu, terraza, lorategia eta garajea dute. Krema tonua duen zokalorako Ecopiedra materiala erabili dugu, Luna bilduma; kareharriz egindako hesi tradizionalen plano erregularren ezaugarriak dituena. Horrez gain, etxebizitzek duten isolamendu termiko eta akustikoa araudiak ezarritakoa baino handiagoa da.

Fatxada aireztatua Eguzki-Loren, Zarautz

Inguratzaile osoaren errehabilitazioa burutu dugu Zarauzko Eguzki-Lore komunitatean. Horretarako zeramikazko fatxada aireztatuaren bidezko sistema erabili dugu.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.