Udalerria: Getxo
Urtea: 2023
Programa: Estalkia, fatxada eta terrazen birgaitzea
Negurin kokatzen den eraikin honek 4 solairu, behe solairua eta erdisotoa ditu. Azken bi horietako fatxadak berriztatzeko isolamendu termikoa eta harrizko plakaketa jarri genituen. Beste fatxada guztian fatxada aireztatu zeramikozko sistema erabili genuen; hainbatetan, aluminiozko konposite panelen fatxada aireztatuko sistemaz baliatu ginen, hala behar zenean soilik. Estalki lauari dagokionez, berria jartzerakoan isolamendu termikoa jarri genion eta aluminio baretuzko barandilla berriak instalatu genituen.





