Ekipamendu soziokulturala, Aulesti

Birgaitzea

Udalerria: Aulesti
Urtea: 1987
Zabalera: 369,84 m²
Programa: Aulestiko ekipamendu soziokulturalaren birgaitzea.

Aulestiko antzinako eraikina da hau, udaletxeak berak agindutako lana izan zen. 123 m²ko erdisotoa lehen sorospenetarako asistentzia lanetarako egokituta dago; lehen solairuak hirugarren adiñeko jendearentzako lokalak ditu; eta, bigarrenak gazteentzakoenak. Karga-hormak bi altueratakoak dira: ganbarakoak eta erdisotokoak;  Beste egitura-atal guztiak perimetro-horman bermatzen dira: habeak eta egurrezko gapirioak. Berrikuntzen aldetik, kanpoko eskailerak gehitu zitzaizkion, hutsuneak leihoetan eta teilatu bat. Egituraketari dagokionez, ordea, honakoak erabili genituen: perimetro-uztaiak, habexka erdihigagaitzak, hormigoizko blokeak, egurrezko bilbadurak eta egurrezko armazoidun errezel-hormak.