Udaletxea, Aulesti

Birgaitzea

 Udalerria: Aulesti
Urtea: 1985
Zabalera: 2.417 m²
Programa: etxe soziala, 3. adinekoentzako zentroa eta gazteentzako zentroa dituen udaletxearen birgaitzea.

Korporazioaren programa berriaren arabera, udaletxearen barnealdeak aldaketak behar zituen etorkizunean espazio bakoitzak beste funtzio batzuk betetzeko asmoa zegoelako. Beraz, barnealdea guztiz errehabilitatu genuen, aretoen espazioak guztiz aldatu, eta, gainera,  irisgarritasunari dagokionez  igogailua instalatu genuen eta egurrezko eskilarak guztiz berritu.

Beheko solairuak bost funtzio bete behar zituen, bost gune, beraz: aterpe zabala, herritarrentzat irekia; telefono zentralita; bulegoak; udal zerbitzuak eta biltegi pribatua. Lehenengo solailuan bulego gehiago egoteaz gain, espazio berriei ere lekua eman genien. Bat mediku-zerbitzuentzat egokitutakoa, beste bat osoko bilkuren aretoa eta beste batzuk hainbat funtziotarako erabilgarri izango ziren areto bihurtu genituen. Bigarren solairuari ikastola, jantokia eta ekitaldi-aretoa zegozkion. Beste hainbat erabilpenetarako lekua ere berritu genuen teilatupeko solairuan eta solairuartean.