San Nikolas Ikastolaren 3. solairua eraberritu dugu: DBH 1+2

Algortako San Nikolas Ikastolako hirugarren solairua berriztu egin dugu, beti ere ikastolaren metodologia eta irudi korporatiboa aintzat hartuta. Solairu honetan DBHko 1 eta 2 mailak garatzen dira, bilera gelak daude, ikasgela handiak eta elkarguneak. Ezaugarri azpimarragarrienetako bat hormak dira, batzuk gardenak (argia sar dadin) direlako eta beste batzuk tolesgarriak direlako.

Proiektu berria martxan dugu, Plentzian

Plentzian, kokapen paregabea izango duten 24 etxebizitza berri diseinatu ditugu, trastelekua, garajea eta terraza edukiko dituzte. Eraikinak hiru solairu izango ditu, behe solairuaz gain. Azken horretan lorategiak egongo dira.

San Nikolas Ikastolaren Haur Hezkuntza Eraikin Berriaren proiektua

San Nikolas Ikastolaren Haur Hezkuntza Eraikin Berriaren proiektua gauzatu dugu. Konfiantzaren Metodologiari egokitutako proiektua da: kolore neutroak, material goxoak eta konektatutako espazioak ; zura eta argi naturala; Espazio Pedagogikoak eta Espazio Gehigarriak espazio balioanitza eta ikasmaila ezberdinen arteko erreferentziak izatea ahalbidetzeko.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.