Fatxaden errehabilitazio lanak

Areizaga 2 – Endaia 1 amaituta Orion Eusko Gudari 29-ko fatxaden errehabilitazioa amaituta, Orion Zelai ondo 5-eko fatxaden eta teilatuaren errehabilitazioa lanak martxan, Zarautzen Muskariako fatxaden errehabilitazio lanak martxan dira, Zarautzen

Xipri, eraberritze integrala burutua.

XS arkitekturak bukatu du Xipri eraikinaren eraberritze integrala, pasa zaitezte Zarautzen erdigunetik, merezi du eta. Hona hemen lauzpabost argazki: Egurrezko eta harearrizko egiturak, egurrezko galeria, erlaitz kurbadunak eta armarria ditu ezaugarri nagusiak. Porfolioan irudiak jarri baino lehen, hona hemen lauzpabost: https://www.xsarkitektura.com/xipri-eraikinaren-errehabilitazioa-martxan-da/

Muskaria, birgaitzearen 2. fasea bukatuta

Zarautzen, Muskariako fatxadetan lanean gabiltza. Dagoeneko, burutuko ditugun lau fasetako bigarrena amaitu dugu. Irudian bereizi daitekeen bezala, urbanizazioaren ezkerraldea berriztuta dago, jada; eskumaldea, ordea, itxaroten ari zaigu. Bide batez, gure errehabilitazio lanei begirada bat botatzera gonbidatzen zaituztegu, hementxe klikatuta.

Orioko Estropalari 6: Igogailu-proiektua

Oraingo honetan atari honetan burutu digugun hiru hobekuntzekin gatozkizue. Irisgarritasuna: Atari erdiko zutabea biluztearekin batera espazioa zabaldu dugu zutabetik hormaraino. Bestalde, granitozko aldapa leun bati esker lehengo bi mailatako eskailera desagertarazi dugu. Igogailu berriaren instalazioa. Material berrien erabilera: hormak egurrezko estalki berriz jantzi ditugu,  eskaileretan granitozko  plaka berriak jarri eta bere baranda berria eraiki egurrezko […]

Zumalakarregiko birgaitzea bukatzear dugu.

Estalkia eta fatxadak berriztu dizkiogu eraikin Zarauztar honi: Noranzko bakarreko forjatua duen egitura exekutatu dugu eta gangatila poliestirenozkoa da. Isolamendua+Xafla iragangaitza jarri dizkiogu, azken belaunaldiko Boost´R Hybrid. Teilak lauak dira. Fatxada eta sabai aizunetan erretxina “termoendurecido” delakoa erabili dugu.  

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.