Udalerria: Sopela
Urtea: 2014
Zabalera: 685,00 m²
Programa: 3 logeladun 3 etxebizitza Sopelako Asu sektorean.
3 etxebizitzak atxikirik daude bata bestearekin. Lurraren aldapagatik bakoitzak bere lorategi propioa du, auzokoarengandik oso bereiztua geratzen dena, hiru eskailera bailira. Oinplano bakarrean garatutako programa denez, etxeok solairu bakarrak eduki ditzaketen abantailak dituzte, baita beheko solairuek eduki ditzaketenak ere, hala nola, kalearen hurbiltasuna. Bestalde, eta bukatzeko, hiruren garajeak soto-solairuan daude, bakoitzak 2 garaje ditu eta komunikatuta daude euren artean.










