Udalerria: Azkoitia
Urtea: 2014
Zabalera: Zehaztugabea
Programa: Xubi bulegoen eta engranajeen barneko birgaitzea.
Lehenengo eta behin zoru berria ipini genion, erretxinazko zoru jarraitua, bertan egingo ziren lanetarako egokiena zela iruditu baitzitzaigun. Manparak altxatu eta armairu berriak jarri genituen. Klimatizazioinstalazioak ere berreskuratu genituen eta bainu-gelak ere berritu. Lan gunea berrantolatu genuen, alde batetik besterako pasabide luzea, iluna, kokatu eta lan postuak, zuriak, banatu genituen armairuen bidez. Helburua zein zen ahaztu gabe, lan konkretu batetarako espazio egokia lortzea, uneoro kontuan izan genuen fabrikatzen duten produktuaren araberako estetika izan behar zuela. Dekorazio landua eta espazioaren antolaketa ona lortu genituen.

