Etxebizitza atikoan, Bilbo

Bertan sartu bezain laster, bi gune ezberdintzen dira sarrerako argiak egiten duen itzaltze markatuari esker: egunekoa eta gauekoa. Egunerako gunean, argia biziagoa denez gero, egongela, jangela eta sukaldea kokatzen dira. Hirurak espazio bakarrean daude; eta, bi bereizketak milimetroz neurtutako beira batek egiten ditu, metalezko profil beltzak dituena. Horri esker, kiratsak eta zaratak arindu edota ekiditen dira. Era berean, etxe-giroa du eta leku erosoa da egunerokotasunerako. Horretaz gain, aipamen berezia merezi dute sukaldearen granitozko gainekoak zein zeramikazko piezek. Industria-ikutua duten piezok kontexturazementua imitatzen dute. Gauerako gunean, berriz, logela nagusia eta bere bainugela daude, bi estudiologela horma-armairuekin eta bainugela oso bat. Gela bakoitzean zeharkako argi puntualak jarri dira giro beroa eta atsegina lortzeko, etxe-giroa eta erosotasuna. Aipagarria da, hemen, bainugelaren estalgarria: tonu beroduna eta ziri forma duen zeramika. Etxebizitzak material argiak dauzka hormetan, lurrean zein armairuetan. Azken horiek arotzak egindakoak dira, neurrira. Edarrapiak hormaren planua jarraitzen du, bertatik ateratzen ez dela. Argiztapena zaindua da, eta toki jakin batzuetakoa nabarmendu egin da.

Herrialdea: Bilbao
Urtea: 2016
Zabalera 85 m² + terraza
Programa: sukaldea, jangela, egongela, logela nagusia eta bainugela, bi estudio-gela eta bainugela osoa.

Bertan sartu bezain laster, bi gune ezberdintzen dira sarrerako argiak egiten duen itzaltze markatuari esker: egunekoa eta gauekoa. Egunerako gunean, argia biziagoa denez gero, egongela, jangela eta sukaldea kokatzen dira. Hirurak espazio bakarrean daude; eta, bi bereizketak milimetroz neurtutako beira batek egiten ditu, metalezko profil beltzak dituena. Horri esker, kiratsak eta zaratak arindu edota ekiditen dira. Era berean, etxe-giroa du eta leku erosoa da egunerokotasunerako. Horretaz gain, aipamen berezia merezi dute sukaldearen granitozko gainekoak zein zeramikazko piezek. Industria-ikutua duten piezok kontexturazementua imitatzen dute. Gauerako gunean, berriz, logela nagusia eta bere bainugela daude, bi estudiologela horma-armairuekin eta bainugela oso bat. Gela bakoitzean zeharkako argi puntualak jarri dira giro beroa eta atsegina lortzeko, etxe-giroa eta erosotasuna. Aipagarria da, hemen, bainugelaren estalgarria: tonu beroduna eta ziri forma duen zeramika. Etxebizitzak material argiak dauzka hormetan, lurrean zein armairuetan. Azken horiek arotzak egindakoak dira, neurrira. Edarrapiak hormaren planua jarraitzen du, bertatik ateratzen ez dela. Argiztapena zaindua da, eta toki jakin batzuetakoa nabarmendu egin da.

Partekatu

Etxebizitza atikoan, Bilbo

Partekatu

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.