Maria Goiri 14, Algorta-Getxo

Fatxada / Komunitateak

Udalerria: Getxo

Urtea: 2022

Azalera: 100 m²

Programa: Estalkiaren eta fatxadaren birgaitzea, SATE sistemaren bidez.

1984an altxatutako erikina da. Fatxada bistako adreiluzkoa eta hormigoi armatuzko oinarria, 3 solairu dauzka behe solairuaren gainetik; eta, leihoen barandak metalezkoak ziren. Birgaitzearen helburuak eraikinaren erosotasun termiko eta estankotasun handiagoa lortzea izan ziren. Fatxadari daokionez, zeuzkan lesioak konpondu dizkiogu eta kanpoaldetik isolamendu termikoko eta akabera akrilikoko sistema baten bidezko estaldura berri bat jarri diogu. Terrazetan zoru berriak ipini ditugu, baita balkoietako eta leihoetako barandak ere. Estalkia laua da, tradizionala eta ezin da bertatik ibili; bere isolamendu termikoa jarri eta asfaltozko xafla automatikoaren akabera eman diogu.