Etxetxu: 2 apartamentu turistiko Algortako portu zaharrean

Interiorismoa

Udalerria: Getxo
Urtea: 2022
Azalera: 18,17 + 28,93 m² erabilgarri
Programa: Bi apartamentu turistikoren interiorismoa eta estilismoa.

1612an egindako eraikin honetan arrantzale-kofradia bildu ohi zen. Geroago Getxoko udaletxe izan zen eta azken urteotan etxebizitza izan da. Eraikinaren birgaitze osoa egin ondoren, betiere Algortako Portu Zaharra babesten dituen neurriak kontuan izanda, lehenengo solairuan bi apartamentu turistiko diseinatu genituen: Ankora eta Branka. Horretarako eraikinak berez dituen materialak errespetatu ditugu eta beraietaz baliatu gara: egurra eta hareharria; bestalde, itsasoaren tonuetan eta arrantzale-garaiko objektuetan oinarritu gara, kasu honetan irizpide bisual egokienak baitira : soka, zumea, lihoa eta larrua, besteak beste. Apartamentu bakoitzak sukalde txikia du, bainugela, egongela-logela zabala, eta balkoia itsasoari eta portu zaharreko plazari begira.