4 Etxebizitza atxiki, C33, Sopela
Kolektiboak / Obra BerriaUdalerria: Sopela
Urtea: 2016
Zabalera: 375m2
Programa:Lau etxebizitza atxiki; egongela, sukaldea-jangela, logela bat, komuna bat eta bainugela batekoak.
Eraikinaren behe solairua bistako adreiluzkoa da, lehen solairua, aldiz, zuriz berdindutakoa. Inposta apaingarri tradizionalez; eta, guztia babesten duen bi aldetarako estalkia teilazkoa.
Etxebizitza hauek trastelekua, birentzako garajea eta lorategia izateaz gain, kokaleku ezin hobea dute Sopelako hondartzatik gertu baitaude. Lorategia pixkanada etxe bihurtzen da eraikina inguratzen duen zeramikazko baldosei esker.
Bestalde, eraikina magal txiki batean dagoenez, maldan behera egiten dugun heinean, eta topografiarenkin bat egiteko, etxebizitza bakoitzerako eskailera kopurua handitzen da.