zure beharretara egokien moldatzen den zerbitzu profesionala eta eraginkorra
XS arkitekturatik, eraikuntza alorrean izan ditzakezun behar ezberdinei erantzun eta irtenbide egokiena topatzen saiatuko gara.
Eraikin berriak, eraberritze lanak, barne-diseinua edo/eta hirigintza lan mota desberdinak kudeatzeko esperientzia eta formazio zabala dugun espezialistak gara.
Gure esperientziatik baliatuta, bezeroaren tramite luze eta korapilatsuetaz arduratzen gara; bezeroaren zalantzak eta kezkak argitzen ditugu eta bere beharretara hobekien egokitzen den proiektua prestatzen dugu.
Bezeroak buruan darabilkien ideia eta egitasmoei forma ematen diegu; bere kezkak gure lan iturri bihurtzen ditugu.
Obra berriak, Eraberritze lanak, Barne-diseinua, Aktitibitateak eta Aholkularitza Teknikoa egiten ditugu.
Komunitateentzako lanetan espezialistak gara : fatxada edo/eta teilatuen eraberritzeak, Igogailuak jartzeak, Portalen beregokitzeak, eta irisgarritasuna aztertzen dugu.
Txostenak , Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa ( EIT ) eta Eraikinen Efizientzia Energetikoen Ziurtagiriak ( EEZ )burutzen ditugu.