Zumalakarregiko birgaitzea bukatzear dugu.

Estalkia eta fatxadak berriztu dizkiogu eraikin Zarauztar honi: Noranzko bakarreko forjatua duen egitura exekutatu dugu eta gangatila poliestirenozkoa da. Isolamendua+Xafla iragangaitza jarri dizkiogu, azken belaunaldiko Boost´R Hybrid. Teilak lauak dira. Fatxada eta sabai aizunetan erretxina “termoendurecido” delakoa erabili dugu.

 

Orioko Estropalari 6: Igogailu-proiektua

Oraingo honetan atari honetan burutu digugun hiru hobekuntzekin gatozkizue.

  • Irisgarritasuna: Atari erdiko zutabea biluztearekin batera espazioa zabaldu dugu zutabetik hormaraino. Bestalde, granitozko aldapa leun bati esker lehengo bi mailatako eskailera desagertarazi dugu.
  • Igogailu berriaren instalazioa.
  • Material berrien erabilera: hormak egurrezko estalki berriz jantzi ditugu,  eskaileretan granitozko  plaka berriak jarri eta bere baranda berria eraiki egurrezko helduleku bereziarekin.
Página 4 de 41234