Igogailua jarri dugu Orioko komunitate honetan, irisgarritasuna bermatzeko. Argazki hauetan lehengo egoera eta oraingoa ikus daitezke.
Marmolezko miradoreak berregin genituen, San Antonio Abaituan modu tradizionalean birgaitutako fatxadetan, Zarautzen.
Gaur egun fatxada hondatuta dago, hori dela eta fatxada birgaitzeari ekin diogu, fatxada-aireztatu bidezko sistemaren bidez. Aurrerago erakutsiko dizuegu nola geratuko den, bitartean gure taldeak egindako errehabilitaziei begirada bat botatzeko gomendatzen dizuegu hemen klik eginez.
Atariko irisgarritasuna bermatzeko igogailua ipini dugu, Zarautz.
Berria egunkariarekin elkarrizketa izan ondoren Etxebizitza atalean artikulua eskaini digu, “Eskarmentu handiaren eta kalitatearen bermea” izenburupean. Hemen lotura, osorik irakurri ahal izateko: Elizondo-XS arkitektura estudioak hirigintza, zaharberritze, birgaitze, eraberritze eta barne-diseinu lanak egiten ditu eraikin publikoetan eta etxebizitza familiabakarretan, eta etxebizitza kolektiboen eraikuntzaz ere arduratzen da…
Adreiluz egindako eraikin honen errehabilitazioarekin gabiltza, bai estalkiarekin bai fatxadarekin, SATE sistemaren bidezkoa. Aurrerago emaitza erakutsiko dizugu; bestela, hemen klikatuz gero, gure taldeak egindako hainbat komunitate-errehabiliazio ikus dezakezu: http://www.xsarkitektura.com/komunitateak/
Urteak daramatzagu ITEak egiten, Eraikinaren Ikuskatze Teknikoa Zarautzeko eta inguruko herriko eraikinetan. Zure komunitateak behar izanez gero, gustora lagunduko genizuke.
Fatxaden birgaitzea SATE sistemaren bidez egin genuen. Horrez gain, ataria berriztu, igogailu berria instalatu eta estalkia berreraiki genizkion. Klikatu hemen informazio gehiagorako.
Fatxaden errehabilitazio energetikoa amaitzen ari gara Orion (Anibarko Portua 33, 34, 35).