BOROBIA: ETXEBIZITZAREN ERREFORMA INTEGRALA, ALGORTAN

Algortan dagoen etxebizitza honen erreforma integrala egingo dugu. Momentuz, eraispen fasean ari gara, hemen argazkiak; aurrerago aldaketak erakutsiko dizkizuegu. Eraikinak 45 urte ditu eta etxebizitza honi barne aldaketa garrantzitsua egiteko unea iritsi zaio. Gelen antolaketak orain artekoa izaten jarraituko du, halere, eraldaketa txikiren bat izango du.

Portu Zaharra 10, Etxetxu eraikina: Birgaitze integrala

Arrantzale-kofradia bildu ohi zen garai batean. Geroago Getxoko udaletxe izan zen eta azken urteotan etxebizitza izan da. Eraikina birgaitzeaz gain, erreforma egin diogu eta hemendik aurrera bi apartamentu turistiko izango dira. Gutxi gorabehera bukatutzat eman dezakegu proiektu berezi hau. Algortaren Portu Zaharreko eremu berezitua denez, eraikin babestua da. Laburbilduz, zera egin dugu: egurrezko egitura mantendu, tratatu eta garbitu, fatxadak altxatu eta teilatu berria jarri.

BERRIA: ESKARMENTU HANDIAREN BERMEA

Berria egunkariarekin elkarrizketa izan ondoren Etxebizitza atalean artikulua eskaini digu, “Eskarmentu handiaren eta kalitatearen bermea” izenburupean. Hemen lotura, osorik irakurri ahal izateko: Elizondo-XS arkitektura estudioak hirigintza, zaharberritze, birgaitze, eraberritze eta barne-diseinu lanak egiten ditu eraikin publikoetan eta etxebizitza familiabakarretan, eta etxebizitza kolektiboen eraikuntzaz ere arduratzen da…

Maria Goiriko eraikinaren errehabilitazioa

Adreiluz egindako eraikin honen errehabilitazioarekin gabiltza, bai estalkiarekin bai fatxadarekin, SATE sistemaren bidezkoa. Aurrerago emaitza erakutsiko dizugu; bestela, hemen klikatuz gero, gure taldeak egindako hainbat komunitate-errehabiliazio ikus dezakezu: http://www.xsarkitektura.com/komunitateak/

Página 2 de 512345