Eraikin berria egin dugu, solairu bakarrekoa da, behe solairua hain zuzen. Hiru etxebizitzek hiru logela, bi bainugela eta kamarotea dituzte.
Zarauzko Barandiaran kaleko komunitate honen fatxada birgaitu dugu: fatxada aireztatu zeramikoa.
Zarauzko Mitxelena kaleko komunitate honetan igogailua instalatu dugu auzokideen irisgarritasuna bermatzeko; gainera, ataria berriztu diegu.
Etxebizitzek bi logela dituzte, garajea, tratelekua, terraza eta lorategi zabal bat. Bizikideek ingurune baketsuaz gozatu ahal izango dute.
70 etxebizitzako eraikin berria bukatu dugu, merkataritza-lokalak eta garajeak Salberdineko R1eremuan. Eraikina beste baten segidan dago eta behe solairuaz gain 8 gehiago ditu. 70 etxebizitzek terrazak dituzte, 2 edo 3 logela eta 2 bainugela.
2 eraikinen fatxada eta teilatuen errehabilitazio energetikoa egin dugu, Zarautzen. Orotara, 64 etxebizitza dira eta
fatxada aireztatu zeramikoa deritzon sistema erabili dugu.