Anibarko portuan fatxadaren errehabilitazioa, Orio

Orioko Anibarko portua kalean 33, 34 eta 35 atariei dagokien fatxada errehabilitatzeko egitasmoa dugu eskuartean. Hona hemen komunitatearen egungo egoera eta Xs Arkitekturak burutako infografia, errehabilitazioa bukatutakoan izango duen itxuraz jabetzeko.Hori aurrera eramateko fatxada bentilatuaren sistema erabiliko dugu.

Anibarko portua, infografia

Anibarko portua, lehengo egoera.

Orioko Estropalari 6: Igogailu-proiektua

Oraingo honetan atari honetan burutu digugun hiru hobekuntzekin gatozkizue.

  • Irisgarritasuna: Atari erdiko zutabea biluztearekin batera espazioa zabaldu dugu zutabetik hormaraino. Bestalde, granitozko aldapa leun bati esker lehengo bi mailatako eskailera desagertarazi dugu.
  • Igogailu berriaren instalazioa.
  • Material berrien erabilera: hormak egurrezko estalki berriz jantzi ditugu,  eskaileretan granitozko  plaka berriak jarri eta bere baranda berria eraiki egurrezko helduleku bereziarekin.

Muskaria, birgaitzearen 2. fasea bukatuta

Zarautzen, Muskariako fatxadetan lanean gabiltza. Dagoeneko, burutuko ditugun lau fasetako bigarrena amaitu dugu. Irudian bereizi daitekeen bezala, urbanizazioaren ezkerraldea berriztuta dago, jada; eskumaldea, ordea, itxaroten ari zaigu.

Bide batez, gure errehabilitazio lanei begirada bat botatzera gonbidatzen zaituztegu, hementxe klikatuta.