BOROBIA: ETXEBIZITZAREN ERREFORMA INTEGRALA, ALGORTAN

Algortan dagoen etxebizitza honen erreforma integrala egingo dugu. Momentuz, eraispen fasean ari gara, hemen argazkiak; aurrerago aldaketak erakutsiko dizkizuegu. Eraikinak 45 urte ditu eta etxebizitza honi barne aldaketa garrantzitsua egiteko unea iritsi zaio. Gelen antolaketak orain artekoa izaten jarraituko du, halere, eraldaketa txikiren bat izango du.

Orioko Estropalari 6: Igogailu-proiektua

Oraingo honetan atari honetan burutu digugun hiru hobekuntzekin gatozkizue.

  • Irisgarritasuna: Atari erdiko zutabea biluztearekin batera espazioa zabaldu dugu zutabetik hormaraino. Bestalde, granitozko aldapa leun bati esker lehengo bi mailatako eskailera desagertarazi dugu.
  • Igogailu berriaren instalazioa.
  • Material berrien erabilera: hormak egurrezko estalki berriz jantzi ditugu,  eskaileretan granitozko  plaka berriak jarri eta bere baranda berria eraiki egurrezko helduleku bereziarekin.