Zubiaga, Getxo

Ataria / Estalkia / Fatxada / Igogailua / Komunitateak

Udalerria: Getxo
Urtea: 2016
Zabalera: 
Programa: Zubiaga eraikinaren birgaitze osoa.

Zubiaga eraikin zaharra da, hormak harrizkoak dira eta egitura egurrezkoa. 100 urtetan zehar hainbat hobetze-lan izan ditu. Oraingoan birgaitze osoa egitea guri egokitu zitzaigun, bidebatez, egungo beharrizanek eskatzen dituzten baldintzak ere kontuan izan genituen aldaketaren bat gehiago egiteko. Proiektua egikaritzeko fasetan banatu genituen lanak. Azkena izan zen garrantzitsuena, hiru hobekuntza nabarmen baitzeuden bere barne: teilatua aldatzea; fatxada birgaitzea SATE sistemaren bidez; leiho berriak kokatzea; eta, igogailu bat instalatzea eta eskilara berria eraikitzea. Beraz, eraikina bere osotasunean birgaitzeaz gain, bizikideen irisgarritasuna ere nabarmenki hobetu genuen. Horrek guztiak etxebizitzen barnekaldea berritzera bultzatu zituen.