San Nikolas Ikastola, Algorta-Getxo

Birgaitzea / Interiorismoa

Udalerria: Getxo
Azalera: 859,60 m²
Urtea: 2022
Programa: San Nikolas Ikastolako 4. solairuaren eraberritzea.

San Nikolas Ikastolako 4. solairua birgaitu genuen, DBH zikloaren obren 1. fasea egikaritu, hain zuzen ere. Berez, Ikastola Berriaren eraberritze prozesuaren faseetako bat da. Prozesu honetan zehar, ikasleei moldatutako espazioa sortzea helburu dugu, agente partehartzaile guztiak kontuan izanda. Diseinuari dagokionez, material naturalak eta kolore argiak hartu ditugu irizpide, espazio pedagogiko, moderno eta balioanitzak lortzeko.