Muskaria, Zarautz

Fatxada / Komunitateak

Udalerria: Zarautz
Urtea: 2018
Azalera: zehaztugabea
Programa: Fatxaden birgaitzea.

Egurrezko lamaren errepikapena dugu Zarautzeko malekoiaren bihotzean aurki dezkegun urbanizazio honen berezitasuna. Egurrezkoak direnez eta hondartzaren hezetasunaren eraginez higaturik zeudenez, barandak aldatu egin ditugu lama horiez osatzen zirelako. Piezen diseinuari ez genion aldaketarik egin nahi izan espreski Muskariarentzat sortutako diseinutzat hartu baikenuen; guztira 14 kilometroko lama luzeera behar izan genuen, pieza batzuen sekzioa hiruki irregularra da, besteena, berriz, laukizuzena. Accoya da egurra, oso bizitza luzea du, ez du produktu kimikorik eta azetilatua da. Eusteko burdineriak eta torloju-multzoak ere lan zehatz honetarako pentsatuak izan dira. Bestalde, bistako adreilu alemaniarraren garbiketa sakona egin genuen, adreilu hori adreilu arrunta baino zabalagoa da. Zenbait adreilu aldatu egin behar izan ditugu, maskalduta zeudelako.