Konporte 16, Getxo

Fatxada / Komunitateak

Udalerria: Getxo
Urtea: 2016
Zabalera: 702,00 m²
Programa: Teilatuaren eta fatxaden birgaitzea.

Eraikinak behekoaz gain hiru solairu gehiago ditu, bakoitza 175,50 m²-koa da eta bi etxebizitza dituzte, 8 orotara. Gure helburua garbiketa totala egitea izan zen, eraikinaren mantentze zuzena manten dadin. Hasteko, egurrezko egiturari tratamendu espezifikoa egin genion. Geroago, fatxadei ekin genien erretxina sintetikodun morteroez apurtako guneak konponduz, pintatuz eta egurrezko eta fabrikako balkoiak berrituz esmalte mate herdoilaren aurkako pintura eta lixaren bidez. Zokaloari dagokionez, hareharriari iragazketa arazoak konpondu genizkion eta zulaketa bidezko eta etengabeko bentilazioa eratu genion. Gainera, harria bera garbitzeko agindua eman genuen eta berau babesteko inprimazioa aplikatu, efektu hidrorepelentea zuena. Saneamendu-sistema berritzeko kutxatila berriak jarri ziren. Beheko solairuko bi etxebizitzetan zeuden hezetasun-arazoen iturburua ere aurkitu eta konpondu ahal izan genuen, eta ondoren egurrezko zorua barnizatu eta paretak pintatu genituen. Teilatuari dagokionez, zeramika mistodun teilak ipini genizkion.