Jaula Oro, Zarautz

Fatxada / Komunitateak

Udalerria: ZARAUTZ
Urtea: 2017
Azalera:  zehaztugabea
Programa:  zeramikazko fatxada-haizatu sistemaren bidezko birgaitzea.

Goikaldeko eta behekaldeko solairuetan zeramikazko fatxada-haizatu bidezko sistema erabili dugu,  Keraben Systems gres portzelanezkoa eta konkretuki harria imitatzen duena. Horrez gain, soinu- eta tenperatura- isolatzaile bat jarri diogu: Elastospray, poliuretano proiektatua eta 69 milimetrokoa. Ondoren, ezarritako irizpideak kontuan izanda, profil horizontalak kokatu ditugu eta horien gainean zehatz ahokatutako zeramikazko piezak, tonuak bi izan direlarik. Goiko eta beheko solairuen forjaketetako errekarriak urre kolorezko eta aluminiozko Alucobond-aren bidez birgaitu ditugu, fatxada haizatu bidezko sistemaz. Bestalde, teilatu hegalak tratamendu iragangaitz baten bidez konpondu ditugu. Eta, Leiho-begiratokiei dagokienez, urre koloreko aluminiozko eta anodizatutako panelak erabili ditugu, lehen zeuden beira marroien estalki. Jaula Oron guztiz integratuta geratzen dira eta bisualki osotasuna lortu dugu.