Eusko Gudari 21, Orio

Fatxada / Komunitateak

Herrialdea:  Orio
Urtea:  2017
Zabalera: 
Programa: Fatxadaren birgaitzea; aireztapena duen eta zeramikazkoa den fatxadaren bidezkoa.

Birgaitze honen helburuak bi izan dira: gabezia teknikoak ebaztea eta erosotasun termiko ona lortzea. Horretarako, fatxada bera saneatu ondoren, aireztapenezko eta zeramikazko fatxadadun sistema jarri dugu, (Keraben Systems), kamaran proiektatutako poliuretanozko isolamendua duena. Ertzak, errekarriak, forjatuak, teilatuak eta balkoiak ere saneatu egin ditugu eta pintura akrilikozko akabera aplikatu. Gauza bera egin dugu behe solairuaren fatxadan. Gainera, fatxada babestuago egon dadin teilatu-hegala handitu egin dugu. Bestalde, lehengo barandak ordezkatzeko beirazkoak jarri ditugu. Egitura metalikoa dute eta balkoien itxierek duten marroi kolore berekoa da egitura. Teilatuko argi-zuloa polikarbonatozkoa jarri dugu, tximinia konpondu, eta txapel bat ezarri diogu. Horrekin guztiarekin, eraikinari barneko hezetasun arazoak desagerrarazi dizkiogu, erosotasunez jantzi dugu eta itxura berria ekarri.