3 etxebizitza alde zaharrean, Zarautz

Interiorismoa / Kolektiboak / Obra Berria

Udalerria: Zarautz
Urtea: 2014
Zabalera: 460,00m2
Programa: hiru eta bi logeladun hiru etxebizitza.

Zarauzko alde zaharrean kokatzen dugun eraikin hau egiteko, aurrekoa guztiz suntsitu genuen eta inguruko hiri-paisaiarekin bat egingo zuen bat osatu, aurrekoaren antzeko ezaugarriak izango zituena: harrizko oinarria, solairu arinak eta altuak, hutsuneen harrizko ingurina, balkoiak, egurra eta fatxadaren simetria, besteak beste. Hormazainen artean eraikita dagoenez, bi fatxada  baino ez ditu eta 7,20 metroko homatartea. Trastelekuez gain, lokala du behe solairuan, teilapeko solairua eta beste hiru solairu tartean.