Abaituena baserria, Munitibar

Birgaitzea

Udalerria: Munitibar
Urtea: 2008
Zabalera: 547,18 m²
Programa: 5 logeladun etxebizitza; sotoa, behe solairua, lehenengo solairua, teilapea eta terraza.

Familia bakarreko etxebizitza hau Abaituena baserria ordezkatzeko helburuz egin zen, Munitibarreko Gerrikaitz auzoko Kalzada auzunean. Iparrean Ajorabide lurrak ditu; sortaldean, berriz, bide-zorra; eta, hego-mendebaldean etxearen beraren lurrak. Lau solairutako baserria da, sotoaren sarrera ipar partean dago, baita behe solairuarena ere, azken horrena terraza handi eta zabal batek egiten du, solairu horretan egongela, sukaldea, komuna bi, eskailerak, karraju bi, sarrera eta portalea daude. Lehenengo solairuan lau logela daude, komuna bi, eskailerak eta karraju bi balkoiaz gain. Teilapeak 54,48m²ko azalera dauka.