Zumalakarregiko birgaitzea bukatzear dugu.

Estalkia eta fatxadak berriztu dizkiogu eraikin Zarauztar honi: Noranzko bakarreko forjatua duen egitura exekutatu dugu eta gangatila poliestirenozkoa da. Isolamendua+Xafla iragangaitza jarri dizkiogu, azken belaunaldiko Boost´R Hybrid. Teilak lauak dira. Fatxada eta sabai aizunetan erretxina “termoendurecido” delakoa erabili dugu.

 

Muskaria, birgaitzearen 2. fasea bukatuta

Zarautzen, Muskariako fatxadetan lanean gabiltza. Dagoeneko, burutuko ditugun lau fasetako bigarrena amaitu dugu. Irudian bereizi daitekeen bezala, urbanizazioaren ezkerraldea berriztuta dago, jada; eskumaldea, ordea, itxaroten ari zaigu.

Bide batez, gure errehabilitazio lanei begirada bat botatzera gonbidatzen zaituztegu, hementxe klikatuta.

Fatxaden errehabilitazio lanak

  • Areizaga 2 – Endaia 1 amaituta Orion
  • Eusko Gudari 29-ko fatxaden errehabilitazioa amaituta, Orion
  • Zelai ondo 5-eko fatxaden eta teilatuaren errehabilitazioa lanak martxan, Zarautzen
  • Muskariako fatxaden errehabilitazio lanak martxan dira, Zarautzen
Página 3 de 41234